Ariketa eta orokorrean egin beharren kritika bota nahian ez naiz horretan
hasiko, luze joko baitzuen, beraz, neure burua autoebaluatuko dut, ariketan
eskatu zaigun moduan.
Coursera plataforma
digitala hartzea erabaki nuen, bertan egiten ditudalako nik aukeratutako
on-line ikastaroak; nire gogokoak direnak, nire denbora eta beharrei egokitzen
direnak, azken batean, baliagarritasuna aurkitzen dizkiedan horiek.
Hortaz, orrialdea
ezagutzeaz gai, honi buruz aztertzen ibili naiz, bertan aurki ditzakegun
baliabide ezberdinak aztertuz (ikastaroetan erabiltzen ditudan arren), eta
erreferentzia bibliografikoa bilatuz (nahiz eta hau on-line erreferentziak izan
diren arren, plataforma berez oso berria delako).
Horrela, bideo formatua
daukan baina erabat audio den podcast bat sortu dut, bertan aipatutako
informazioa ere idatziz helaraziz, entzumen arazoak dituen norbait egongo
bazen, berak ere informazio hori eskura izateko aukera izan dezan.
Plataformaren azterketa
egin ondoren, hau idatzi eta podcast bidez bideratu dut informazio hori
besteongan. Informazio erabat ulergarria eta ordenatua, eskatzen eta ezagutzen
dugunaren deskripzioa egiten duena.
Aurkezpenari dagokionez,
logotipoa erakusten duen audioa izango litzateke, beraz, aurkezpen polit eta
erabilgarria izango litzateke. Zabaltzeari dagokionez, blog bidez, eta honetan
facebookrako konexioa ezarri egin dut, #EHUMOOC hastag-a erabiliz, hortaz,
on-line mundu honetan edozeinen eskura dago informazioa, bilatzea besterik ez
du.
No hay comentarios:
Publicar un comentario