Ikaskuntza
testuinguru ezberdinetan eta munduko jendeak eraikitako PLE ezberdinak
aztertzea.
Anitzak dira www-ak ematen
dizkigun ikaskuntza eta hezkuntza aukerak; anitzak ere konpartitzen diren
jakintzak. Horregatik oraingoan, jasotako helbide guzti horietatik hiru
deskribatu eta horien gainean hausnartu egingo dugu, nire aldetik deigarri edo
erakargarri izan dire hiru.
Lehen PLEa:
Zein izan da honetan
interesgarri iruditu zaidana?; berez, gida moduko zerbait dela, eta askotan,
ezjakintasun horren aurrean horrelakoak aurkitzea oso eroso eta erabilgarri
egiten zaigula.
Elgg programari buruz
ari da.
“Elgg es un marco de red
social. Proporciona la funcionalidad necesaria para que pueda ejecutar su
propio sitio de redes sociales, si públicamente (como Facebook) o internamente
en una intranet en red (como Microsoft SharePoint). Para ejecutar Elgg,
necesita tener su propio servidor web y una cierta cantidad de conocimientos
técnicos - o acceso a alguien que hace, como un administrador de sistema” (http://docs.elgg.org/wiki/Qu%C3%A9_es_Elgg)
Orrialde honetatik interesgarri iruditu zaidana zera litzateke; sare
sozialak kudeatzeko erreminta baten funtzionamendua azaltzen duela, eta pausoz
pauso, egin beharrekoak adierazten dituela: hau sortzeko beharrezkoak diren
pauso guztiak, eta baita hau kudeatuz lortu daitekeena.
Interesgarria
iruditzen zait publikoa zein pribatua izan daitekeenaren gakoa; azken batean,
norberak erabaki dezake mundu osoan zehar konpartitu ala soilik lan egiten ari
zaren taldearekin aritu. Horrela, norberak erabakitzen du ere identitate hori
nori zabaldu.
Anitzak dira
plataforma eta Web 2.0 baliabideei buruz sortzen diren edo sortu daitezkeen
dudak, horregatik interesgarria eta garrantzitsua deritzot honelako orrialdeak
sortzea: guztiok izango gara irakasle eta ikasle; e-learningak bultzatzen duen
konpartitze hori bultzatuko dugu.
Bigarren PLEa:
Hasteko, Slidesharearen aldekoa naizela esan behar
dut, horregatik agian deitu du nire arreta hurrengo PLEa; slideshare honen
bidez, azalpenak era labur eta sintetiko batean azaltzen dituelako.
Dinamikoa den PDF
baten bidez, aurkezpen honek, webak ematen dizkigun aukera anitzen zerrendatzea
egiten du, hortaz, gure esku geratzen da hauek ikertzearen nahia piztea;
ikasten ikasteko gaitasun hori garatzea, eta informazioa tratatzeko gaitasuna
indartzea besteak beste.
Informazioa bilatzeko
nahi hori piztearen aldekoa naiz ni; norberaren nahi eta interesak bilatzen
saiatzen garenean, gure epe luzeko memoria horretan gorde egiten da; gure
interesak asetzen dituen horrek, etorkizunerako beste interes baten pizgarri
izan daitekeen moduan, eguneroko beharren erantzuna izan daiteke.
Horregatik
azpimarratzen dut PLE hau, ikasten ikasteko gaitasun horretan laguntzen
duelako; neure aburuz, garrantzitsua den gaitasuna hain zuzen ere.
Hirugarren PLEa:
Azken
honekin, gaur egun m-learninga hartzen ari den garrantzia azpimarratu nahiko
nuke: ez dira ezta 20 urte pasa gure komunikabide bakarra etxeko telefonoa
genuenik. Orain ordea, gehienok, ordenagailua daramagu poltsikoan, beraz,
jakintza asetze hori edozein lekutik eta edozein momentutan egin dezakegu:
espazio eta denboraren barrera hori apurtu egin dugu. Hala ere, aldaketa hau
arinegi joan da nire iritziz, eta gizarteak ezin izan dio estuki jarraitu,
horregatik askotan handi geratzen zaizkigu teknologia berriak ematen dizkigun
baliabideen kudeatzea.
David Alvarezek
sortutako blog honen bidez, baliabide berri hauei buruzko informazioa jasotzeaz
gain, honen inguruko bestelako ariketak eta informazioa aurki dezakegu.
Aurkezpen bat egiten digu, berak erabiltzen dituen erremintak aipatuz, eta
ondoren, tutorial eta jarduerak ere eskuragarri uzten ditu, nahi duenak eta
nahi duenean, honen inguruan sakontzeko.
Gainera, beste bide
batzuetatiko informazioa ere uzten du eskuragarri, hala nola, artikulu
ezberdinak, adituen iritziak edota egongo diren kongresuak besteak beste.
Hortaz, gaur eguneko joeren inguruan aritzeko eta hauetan bermatzeko aukera
ematen duen blog-a dela uste dut.
Jarrai nazazu:
Facebook: Nago Ar
No hay comentarios:
Publicar un comentario