jueves, 12 de diciembre de 2013

6.asteko 1.jarduera eta MOOC honen azkena.



                MOOCa,, on-line ikasketa bultzatzen duen erreminta litzateke, jakintza eta ikaskuntza bultzatuko duena, denbora eta espazioaren arazoa apurtuz. Dagoeneko ez dugu zertan eskola, unibertsitate eta kurtsoa ematen den txokora jo behar, ordenagailua konektatu besterik ez dugu, amaigabea den jakintza mundu horri ekiteko.
                Beraz, arestian genituen muga horiek apurtu ditugula esan genezake. Horretaz gain, ikastearen indibidualtasun horri aurre egin, eta ikasketa kolektiboaren parte bilakatuko gara; ikasle eta irakasle bihurtu; burmuina zabal.
                Hau da MOOC batek dituen ezaugarriak hain zuzen ere; norberak osatzen duen jakintza besteak aberastu egiten duela eta alderantziz. Ezagutzak ez du lekurik hartzen, beraz, are gehiago, are aberatsago; nork daki etorkizunean honen beharra izango dugun.
                Kolektibotasun horrek, hamaika eztabaida eta ekintzetarako aukera eman dezaketen bezala, ezin dugu ahaztu, akatsetarako aukerak ere ekar ditzakeela. Baina, akatsak ez dira inoiz akats izango, baizik eta ikaskuntza esanguratsu bat burutzeko erremintak baizik.
                Hala ere, zein izan behar du MOOC batek bete beharreko ezaugarriak?. Lehenik eta behin, kurtso bat izan behar du; ez da blog bat; ez da informazio soila helarazten duen euskarria, baizik eta gidatuta dagoen zerbait; ikaskuntzari egokitua dagoen estruktura berezia duena. Bigarrenik, masiboa izango denaren ideia azpimarratu behar du, beraz, masibotasun horri erantzuneko beste aukera eskaini beharko ditu. Hirugarrenik, on-line izango da; distantzian eta internet bidez. Eta azkenik, irekia baita ere, internet bidez dohainik ailegatzeko modukoak.
                Pentsa dezagun orduan, orain arteko bizitzean, zenbatetan egon naiz ikaskuntza digitala bultzatzen zuen erremintaren aurrean?, niretzat behintzat ez da lehenengo aldia, atzetik, Courserak eskainitako beste hainbat kurtso burutu ditudalako.
                Zergatik orduan bata eta bestearen arteko nire motibazio, gogo eta beharrak aldatu?, azken hau egitera behartu egin nautelako; hamaika eginbehar izanda ere, beste hamaika sartu dizkigutelako, eta hauek bideratzeko azalpen eskasak jaso ditugulako; eskerrak, ordenagailu eta abarrekin dudan erlazioa ona den.
                Hala ere, betidanik azpimarratu izan dut on-line ikaskuntza honek dakarren abantailak, batez ere, zoroen modura, ikasten eta lanean dabiltzagunontzat; berez, presentziala den ikasketa prozesu batek izugarrizko denbora inbertsioa suposatzen du joan eta etorrietan. Gainera, presentzial diren horietan, bertan markatutako erritmoari ekin behar diozu nahi edo ez, on-line ikasketan aldiz, zure erritmoa nolabait marka dezakela (datak egon arren, norberak erabakitzen du noiz eta non egin). Eta hori da hain zuzen ere, arrakasta bide horretan ikusten dudan bidezidor nagusiena.
                Zer deritzogu baina arrakastatsua izatea?, zein faktore izango ditugu kontuan hau horrela izan dela adierazteko?. Ezin izango nuke masibotasunaren aldetik jo, azken batean, masibo izateak ez du esan nahi eraginkorra izango denik. Arrakasta hori, ikastaroak berez duen kalitatearekin, eta batez ere honek eskaintzen duen ikasketa aukerekin lotuko nuke. Pertsonen iritzi entzun eta hauen lorpenetan oinarrituko nintzateke.
                Eta zer deritzogu sare sozialei dagokionez? Sare sozialak erabateko eta ezinbesteko erremintak izan daitezke, hau era egokian erabiliz gero. Arestian aipatu eta azpimarratu bezala, gizartea korrika hasi egin den zerbait litzateke, baina, erritmo berean hezi al gara gizartea osatzen dugun horiek?
                Ez dugu atzera asko bota behar, teknologiak emandako izugarrizko saltoa atzemateko. Gogora datorkit orain dela 13 urte izan nuen lehenengo telefono mugikorra: handia zen oso, antenarekin batera, eta eskaintzen zizkigun baliabide bakarrak deitzea eta mezu bidaltzea ziren.
                Gaur egun ordea, esku artean ordenagailuak mugitzen ditugu; hamaika erreminta eta aplikazio aukeran uzten dizkiguten ordenagailuak. Hauen bidez, urruntasunaren kontzeptu hori erabat desagertu egin da; munduaren beste puntan egonda ere, dohainik lagunekin hitz egiteko aukera duzu. Baita, ikasketa prozesu batean parte hartzen duten horiekin kontaktuan jartzeko eta ikaskuntza garatzeko. Hala ere, sare sozialei errespetua galdu zaiela uste dut: norbere nortasuna mundu guztiaren begietara utzi eta segurtasun kontzeptu hori galdu egin da. Horregatik, nahiko hutsune dagoela uste dut. Baina, gizarteak korrika egin duen moduan, era hezigarri batean hasten bagara pertsonak ere, gaur egunekoa eta ia ezinbestekoa bihurtu diren sare sozial hauek, erreminta bikainak izango dira, bai sozializazio bai ikaskuntzan laguntzeko.
                Bulkatzeko, MOOC honi buruz daukadan iritzia islatu nahiko nuke, inkestetan egitea ezinezko izan dudalako. Aipatu bezala, MOOC interesgarri eta aberasgarri ugari egon daitezke, baina, nork bere nahi eta desirak bete behar dituen uztearen aldekoa naiz ni, beraz, behartuta egitera gauden ikastaro bat egin behar dugunean, ikasteko dugun motibazio hori erabat galdu egiten da, ikasketa prozesuaren ezinbesteko pieza izanda.
                On-line ikastaroen alde; bai… baina bakoitzak bere aukeran. Oraingo honek ez dit informazio berri askorik eman, orain arteko nire ordenagailuekiko harremana oso ona izanda, aspaldi “txapuzeatzen” hasi bainintzen halako programa eta plataformekin. Baina argi daukat, interesa pizten duen gaia izanda, ikasketa biderako bikaina izan daitekeela.
Nagore Arbaiza.

sábado, 7 de diciembre de 2013

5.asteko 2.jarduera


Hona hemen nire egunerokotasunean erabilgarriak ditudan herramintak, ikasketa eta lanean laguntzen dizkidaten horiek.

ikusi eta komentatu!
jarrai nazazu:
facebook: Nago Ar
Twitter: https://twitter.com/NagoTamagotxi

jueves, 5 de diciembre de 2013