MOOCa,,
on-line ikasketa bultzatzen duen erreminta litzateke, jakintza eta ikaskuntza
bultzatuko duena, denbora eta espazioaren arazoa apurtuz. Dagoeneko ez dugu
zertan eskola, unibertsitate eta kurtsoa ematen den txokora jo behar,
ordenagailua konektatu besterik ez dugu, amaigabea den jakintza mundu horri
ekiteko.
Beraz,
arestian genituen muga horiek apurtu ditugula esan genezake. Horretaz gain,
ikastearen indibidualtasun horri aurre egin, eta ikasketa kolektiboaren parte
bilakatuko gara; ikasle eta irakasle bihurtu; burmuina zabal.
Hau
da MOOC batek dituen ezaugarriak hain zuzen ere; norberak osatzen duen jakintza
besteak aberastu egiten duela eta alderantziz. Ezagutzak ez du lekurik hartzen,
beraz, are gehiago, are aberatsago; nork daki etorkizunean honen beharra izango
dugun.
Kolektibotasun
horrek, hamaika eztabaida eta ekintzetarako aukera eman dezaketen bezala, ezin
dugu ahaztu, akatsetarako aukerak ere ekar ditzakeela. Baina, akatsak ez dira
inoiz akats izango, baizik eta ikaskuntza esanguratsu bat burutzeko erremintak
baizik.
Hala
ere, zein izan behar du MOOC batek bete beharreko ezaugarriak?. Lehenik eta
behin, kurtso bat izan behar du; ez da blog bat; ez da informazio soila
helarazten duen euskarria, baizik eta gidatuta dagoen zerbait; ikaskuntzari egokitua
dagoen estruktura berezia duena. Bigarrenik, masiboa izango denaren ideia
azpimarratu behar du, beraz, masibotasun horri erantzuneko beste aukera eskaini
beharko ditu. Hirugarrenik, on-line izango da; distantzian eta internet bidez.
Eta azkenik, irekia baita ere, internet bidez dohainik ailegatzeko modukoak.
Pentsa
dezagun orduan, orain arteko bizitzean, zenbatetan egon naiz ikaskuntza
digitala bultzatzen zuen erremintaren aurrean?, niretzat behintzat ez da
lehenengo aldia, atzetik, Courserak eskainitako beste hainbat kurtso burutu
ditudalako.
Zergatik
orduan bata eta bestearen arteko nire motibazio, gogo eta beharrak aldatu?,
azken hau egitera behartu egin nautelako; hamaika eginbehar izanda ere, beste
hamaika sartu dizkigutelako, eta hauek bideratzeko azalpen eskasak jaso
ditugulako; eskerrak, ordenagailu eta abarrekin dudan erlazioa ona den.
Hala
ere, betidanik azpimarratu izan dut on-line ikaskuntza honek dakarren
abantailak, batez ere, zoroen modura, ikasten eta lanean dabiltzagunontzat;
berez, presentziala den ikasketa prozesu batek izugarrizko denbora inbertsioa
suposatzen du joan eta etorrietan. Gainera, presentzial diren horietan, bertan
markatutako erritmoari ekin behar diozu nahi edo ez, on-line ikasketan aldiz,
zure erritmoa nolabait marka dezakela (datak egon arren, norberak erabakitzen
du noiz eta non egin). Eta hori da hain zuzen ere, arrakasta bide horretan
ikusten dudan bidezidor nagusiena.
Zer
deritzogu baina arrakastatsua izatea?, zein faktore izango ditugu kontuan hau
horrela izan dela adierazteko?. Ezin izango nuke masibotasunaren aldetik jo,
azken batean, masibo izateak ez du esan nahi eraginkorra izango denik. Arrakasta
hori, ikastaroak berez duen kalitatearekin, eta batez ere honek eskaintzen duen
ikasketa aukerekin lotuko nuke. Pertsonen iritzi entzun eta hauen lorpenetan
oinarrituko nintzateke.
Eta zer deritzogu sare sozialei
dagokionez? Sare sozialak erabateko eta ezinbesteko erremintak izan
daitezke, hau era egokian erabiliz gero. Arestian aipatu eta azpimarratu
bezala, gizartea korrika hasi egin den zerbait litzateke, baina, erritmo berean
hezi al gara gizartea osatzen dugun horiek?
Ez
dugu atzera asko bota behar, teknologiak emandako izugarrizko saltoa
atzemateko. Gogora datorkit orain dela 13 urte izan nuen lehenengo telefono
mugikorra: handia zen oso, antenarekin batera, eta eskaintzen zizkigun
baliabide bakarrak deitzea eta mezu bidaltzea ziren.
Gaur
egun ordea, esku artean ordenagailuak mugitzen ditugu; hamaika erreminta eta
aplikazio aukeran uzten dizkiguten ordenagailuak. Hauen bidez, urruntasunaren
kontzeptu hori erabat desagertu egin da; munduaren beste puntan egonda ere,
dohainik lagunekin hitz egiteko aukera duzu. Baita, ikasketa prozesu batean
parte hartzen duten horiekin kontaktuan jartzeko eta ikaskuntza garatzeko. Hala
ere, sare sozialei errespetua galdu zaiela uste dut: norbere nortasuna mundu
guztiaren begietara utzi eta segurtasun kontzeptu hori galdu egin da. Horregatik,
nahiko hutsune dagoela uste dut. Baina, gizarteak korrika egin duen moduan, era
hezigarri batean hasten bagara pertsonak ere, gaur egunekoa eta ia ezinbestekoa
bihurtu diren sare sozial hauek, erreminta bikainak izango dira, bai
sozializazio bai ikaskuntzan laguntzeko.
Bulkatzeko,
MOOC honi buruz daukadan iritzia islatu nahiko nuke, inkestetan egitea ezinezko
izan dudalako. Aipatu bezala, MOOC interesgarri eta aberasgarri ugari egon
daitezke, baina, nork bere nahi eta desirak bete behar dituen uztearen aldekoa
naiz ni, beraz, behartuta egitera gauden ikastaro bat egin behar dugunean, ikasteko
dugun motibazio hori erabat galdu egiten da, ikasketa prozesuaren ezinbesteko
pieza izanda.
On-line
ikastaroen alde; bai… baina bakoitzak bere aukeran. Oraingo honek ez dit
informazio berri askorik eman, orain arteko nire ordenagailuekiko harremana oso
ona izanda, aspaldi “txapuzeatzen” hasi bainintzen halako programa eta
plataformekin. Baina argi daukat, interesa pizten duen gaia izanda, ikasketa
biderako bikaina izan daitekeela.
Nagore Arbaiza.
