Ikaskuntza prozesuan erabilitako web
tresnak:
Erabilgarriak egin zaizkidanak:
Informazio
bisualak duen garrantzia erabat azpimarratzen duen horietarikoa izanda, honen
indarra eta erabilpena azpimarratzea nahiko nuke, noski, kontuan izanda,
bakoitzaren burua mundu bat dela, eta niretzat baliogarria den hori, beste
inorentzat agian guztiz kontrakoa suposa dezakeela.
Hala ere, koka
gaitezen orain nire kasuan ikaskuntza prozesuan erabilgarri iruditu zaizkidan
erreminta horietan: hasteko, youtube
aipatu beharko nuke: hamaika dira bertan aurki ditzakegun azalpen bideo,
dokumental.
Jarri dezagun
adibide bat: Euskal Herriko historia ikasi behar dugu hurrengo azterketa,
debate, elkarrizketa eta abarrak egiteko. Liburuak, logalea sortzen gaitu, eta
ezin horri aurre egin, beraz, bestelako bide bati ekiten diogu; garai horretako
bideo bat aurkitu eta filma bat balitz bezala hau ikusi… entretenigarria
izateaz gain, irudi batek hamaika hitzek baino gehiago adierazten dute askotan,
eta gainera, horiek, benetan garai hori bizi izan duten pertsonen esanekin eta
ekintzekin aberastu daitezke.
Horretaz gain,
bertan aurki ditzakegu aditu askok egindako erreportaje eta azalpen bideoak,
askotan, ikaskuntza prozesuan laguntzeaz gain, honen ikuspuntu berri eta ideien
aberastasuna ekartzen dutenak.
Antzeko
zerbait gertatzen zait slidesharerekin;
youtuberen antzera, aditu askok sortutako aurkezpenak aurki ditzakegu, eta
honen bidez, daukagun ezagutza hori bete eta handitu. Hauetan ere askotan bideo
eta irudi asko aurki ditzakegunez, erabat aberasgarria dela uste dut.
Baina
badaude ere, mundu mailan zabalik ez dauden erremintak, eta erabat
erabilgarriak ikusten ditudanak: hori da dropboxen
adibidea. Bertan, zure inguruko jendearekin konpartitu dezakezu informazioa,
eta lanean ari zaren gai hori ikuspuntu ezberdinetatik eta sakontasunean
aztertu; bakoitzak lortzen duen informazio hori besteokin alderatuz, informazio
iturri emankor bat ekar dezake. Gainera, konpartitzeko leku pribatua izanda,
subjetiboagoa izateko aukera ere ematen digu.
Azkenik,
askotan erabili izan duda euskarria: foroak. Denetariko foroak ditugu, beraz,
gure zalantza edozein izanda ere, maila horretako foro bat aurkitzea besterik
ez dugu, eta bertan galdetu. Beti aurkituko dugu gaiaren inguruan ideia duen
norbait eta erantzuteko prest dagoena. Hori bai, kontuan izan behar dugu
askotan erabiltzaile mailako iritziak izango direla, eta beraz ezin izango
ditugula argumentu zientifiko bezala erabili; baina, momentuan momentuko
arazoari aurre egiteko bikainak dira.
Erabilgarriak egin ez zaizkidanak:
Aipatu
bezala, irudien laguna naiz ni, beraz grabazio batek ez dit laguntzarik
suposatu inoiz; entzumena, musikari uzten diot, honekin amets egiteko edota
kontzentrazioa lortzeko; hau izango da agian nire ikasketa prozesuan, alde
honetatik gehien erabili izan dudana; isiltasunak deskonzentratu egiten
nauenez, entzumen erremintak erabili ditut hau ekiditeko, baina berez
informazio teknika bezala ez didate inoiz ezer adierazi.
Berdin
gertatzen zait eraikita dauden mapa
kontzeptualekin. Oso erabilgarriak ikusten ditut nik eraiki eta nire
ikaskuntza errazteko erreminta bezala erabiltzen baditut, baina beste norbaitek
eraikitako mapa kontzeptual bat ikusita, informazio asko bidetik geratzen
zaidala uste dut.
Azkenik,
wikien inguruko konfiantza falta
izango litzateke agian honen alde ez jotzearen arrazoia. Kontuan hartu behar
dugu wikiak askotan, erabiltzaileek sortutako informazio iturriak direla
(gehienetan aditu mailakoak ez direnak), baina hauek ez dira foroen modura
galdera bat egin eta honen erantzuna jasotzeko, baizik eta informazioa
jasotzeko, beraz, horregatik askotan atzera egiten dut honen erabilpenarekin…
bestelako iturri fidagarriago batzuk nahiago ditudalako.
Hala
ere, eta hasieran aipatu bezala, neure ikuspegia islatzen duten ideiak dira
noski… zer uste duzue zuek?
jarrai nazazu:
facebook: Nago Ar
twitter: https://twitter.com/NagoTamagotxi
No hay comentarios:
Publicar un comentario