miércoles, 6 de noviembre de 2013

1.ariketa: coursera



COURSERA



Coursera, e-learninga bultzatzen duen plataforma izango da; mundu mailakoa eta unibertsitate anitzen laguntza jasotzen duena: erabat aktiboa eta dinamikoa.
2011an jaioa Stondforreko unibertsitatearen eskutik,  eta nahiz eta unibertsitate mailako ikastaroak eskaintzen duen, Coursera, mundu guztiaren eskuetara jartzen du jakintza munduaren ezagutzaren aukera. Andrew Ng eta Daphne Kollerrek sortu zuten, lehenengo aldiz “aprendizaje automatico” eta “introduccion a las bases de datos” kurtsoak eskainiz.
2012.urtean, unibertsitate gehiago sartuko dira on-line ikasketa plataforma honetan; Michigan, Princeton eta Pennsylvania; horrela sortzen dira kurtso berriak, eta horrekin batera, ezagutza bide eta gai berriak, hala nola, gizarte zientziak, estatistika eta matematika.
Urte bereko uztailean, unibertsitate gehiago hasiko dira prozesuaren parte izaten, eta irailerako 1.2 milioi ikasle izango dituen plataforma izango da, edX, wedubox edo dena delako plataformei irabaziz.
2013ko urtarrilean hasiko dira bertan ematen diren kurtsoak, unibertsitaterako kreditu ofizialak lortzeko gaitasuna. Bost kurtso izango dira hau bideragarri bihurtzen dutenak.
Hizkuntza anitzetako ikastaroak aurkitu ditugun arren, euskaraz oraindik ez dugu batere aurkitu. Mundu osoan zehar banatuta dauden 65 unibertsitate horiek, ingelesez, erdaraz, frantsesez, txineraz eta italieraz eskaintzen dute ikastaroa. Erdaraz egingo duten lehenengo unibertsitateak Monterrey, Mexiko eta Bartzelonakoak izango dira.
Konektibitatean sinesten dute, limiterik gabeko ikaskuntza bultzatuz. Gainera, dohaineko hezkuntza bultzatzeak eta teknologiaren abantailak, milioika ikasle izan dezaten dakar. Haien nahia: mundu guztiarentzako hezkuntza, bai ekonomikoki, bai fisikoki.
                Bideo eta e-ariketen bidezko plataforma litzateke. 4-8 aste inguruko iraupeneko kurtsoak eskainiz, astero, hainbat bideo eta eginbehar aurkezten dizkigute. Ebaluazioa, normalean kide anitzeko ikastaroak direnez, taldekoak izaten dira; hau da, norberak, beste hiru ikaskideen lana ebaluatu egiten du.
                Honen abantaila, zure kabuz eta erritmoan lantzen duzula izango zen, mundu mailako ikastaroak ematen dituzten irakasleen eskutik jasotzen dugula laguntza. Horretaz gain, komunitate global batean la egiteko aukera izango dugu, ikasketa aktibo eta interaktiboa bultzatuz. Gaur egun, denbora gutxi izaten dugu bestelako ikasketa eta ikastaroak egiteko, beraz, honen bidez, kontzeptuak arin eta era efektibo batean lor ditzakegu. Hau da hain zuzen ere haien eredu pedagogikoa.

On-line ikaskuntzaren efikazia:
                Iritzi ezberdinak aurki ditzakegu, on-line ikaskuntza eta presentzialaren abantaila eta desabantailei dagokionez, horregatik egin dira hauen eraginkortasuna neurtzeko hainbat ikerketa. Hauetan, on-line ikaskuntzaren abantaila eta garrantziaz jabetzeko aukera izan dute, presentziala den ikaskuntzarekin alderatuz; askotan ere, metodo hibrido hauen garrantzia azpimarratuz.

https://www.coursera.org/

Jarrai nazazu facebooken: Nago Ar

No hay comentarios:

Publicar un comentario