jueves, 12 de diciembre de 2013

6.asteko 1.jarduera eta MOOC honen azkena.



                MOOCa,, on-line ikasketa bultzatzen duen erreminta litzateke, jakintza eta ikaskuntza bultzatuko duena, denbora eta espazioaren arazoa apurtuz. Dagoeneko ez dugu zertan eskola, unibertsitate eta kurtsoa ematen den txokora jo behar, ordenagailua konektatu besterik ez dugu, amaigabea den jakintza mundu horri ekiteko.
                Beraz, arestian genituen muga horiek apurtu ditugula esan genezake. Horretaz gain, ikastearen indibidualtasun horri aurre egin, eta ikasketa kolektiboaren parte bilakatuko gara; ikasle eta irakasle bihurtu; burmuina zabal.
                Hau da MOOC batek dituen ezaugarriak hain zuzen ere; norberak osatzen duen jakintza besteak aberastu egiten duela eta alderantziz. Ezagutzak ez du lekurik hartzen, beraz, are gehiago, are aberatsago; nork daki etorkizunean honen beharra izango dugun.
                Kolektibotasun horrek, hamaika eztabaida eta ekintzetarako aukera eman dezaketen bezala, ezin dugu ahaztu, akatsetarako aukerak ere ekar ditzakeela. Baina, akatsak ez dira inoiz akats izango, baizik eta ikaskuntza esanguratsu bat burutzeko erremintak baizik.
                Hala ere, zein izan behar du MOOC batek bete beharreko ezaugarriak?. Lehenik eta behin, kurtso bat izan behar du; ez da blog bat; ez da informazio soila helarazten duen euskarria, baizik eta gidatuta dagoen zerbait; ikaskuntzari egokitua dagoen estruktura berezia duena. Bigarrenik, masiboa izango denaren ideia azpimarratu behar du, beraz, masibotasun horri erantzuneko beste aukera eskaini beharko ditu. Hirugarrenik, on-line izango da; distantzian eta internet bidez. Eta azkenik, irekia baita ere, internet bidez dohainik ailegatzeko modukoak.
                Pentsa dezagun orduan, orain arteko bizitzean, zenbatetan egon naiz ikaskuntza digitala bultzatzen zuen erremintaren aurrean?, niretzat behintzat ez da lehenengo aldia, atzetik, Courserak eskainitako beste hainbat kurtso burutu ditudalako.
                Zergatik orduan bata eta bestearen arteko nire motibazio, gogo eta beharrak aldatu?, azken hau egitera behartu egin nautelako; hamaika eginbehar izanda ere, beste hamaika sartu dizkigutelako, eta hauek bideratzeko azalpen eskasak jaso ditugulako; eskerrak, ordenagailu eta abarrekin dudan erlazioa ona den.
                Hala ere, betidanik azpimarratu izan dut on-line ikaskuntza honek dakarren abantailak, batez ere, zoroen modura, ikasten eta lanean dabiltzagunontzat; berez, presentziala den ikasketa prozesu batek izugarrizko denbora inbertsioa suposatzen du joan eta etorrietan. Gainera, presentzial diren horietan, bertan markatutako erritmoari ekin behar diozu nahi edo ez, on-line ikasketan aldiz, zure erritmoa nolabait marka dezakela (datak egon arren, norberak erabakitzen du noiz eta non egin). Eta hori da hain zuzen ere, arrakasta bide horretan ikusten dudan bidezidor nagusiena.
                Zer deritzogu baina arrakastatsua izatea?, zein faktore izango ditugu kontuan hau horrela izan dela adierazteko?. Ezin izango nuke masibotasunaren aldetik jo, azken batean, masibo izateak ez du esan nahi eraginkorra izango denik. Arrakasta hori, ikastaroak berez duen kalitatearekin, eta batez ere honek eskaintzen duen ikasketa aukerekin lotuko nuke. Pertsonen iritzi entzun eta hauen lorpenetan oinarrituko nintzateke.
                Eta zer deritzogu sare sozialei dagokionez? Sare sozialak erabateko eta ezinbesteko erremintak izan daitezke, hau era egokian erabiliz gero. Arestian aipatu eta azpimarratu bezala, gizartea korrika hasi egin den zerbait litzateke, baina, erritmo berean hezi al gara gizartea osatzen dugun horiek?
                Ez dugu atzera asko bota behar, teknologiak emandako izugarrizko saltoa atzemateko. Gogora datorkit orain dela 13 urte izan nuen lehenengo telefono mugikorra: handia zen oso, antenarekin batera, eta eskaintzen zizkigun baliabide bakarrak deitzea eta mezu bidaltzea ziren.
                Gaur egun ordea, esku artean ordenagailuak mugitzen ditugu; hamaika erreminta eta aplikazio aukeran uzten dizkiguten ordenagailuak. Hauen bidez, urruntasunaren kontzeptu hori erabat desagertu egin da; munduaren beste puntan egonda ere, dohainik lagunekin hitz egiteko aukera duzu. Baita, ikasketa prozesu batean parte hartzen duten horiekin kontaktuan jartzeko eta ikaskuntza garatzeko. Hala ere, sare sozialei errespetua galdu zaiela uste dut: norbere nortasuna mundu guztiaren begietara utzi eta segurtasun kontzeptu hori galdu egin da. Horregatik, nahiko hutsune dagoela uste dut. Baina, gizarteak korrika egin duen moduan, era hezigarri batean hasten bagara pertsonak ere, gaur egunekoa eta ia ezinbestekoa bihurtu diren sare sozial hauek, erreminta bikainak izango dira, bai sozializazio bai ikaskuntzan laguntzeko.
                Bulkatzeko, MOOC honi buruz daukadan iritzia islatu nahiko nuke, inkestetan egitea ezinezko izan dudalako. Aipatu bezala, MOOC interesgarri eta aberasgarri ugari egon daitezke, baina, nork bere nahi eta desirak bete behar dituen uztearen aldekoa naiz ni, beraz, behartuta egitera gauden ikastaro bat egin behar dugunean, ikasteko dugun motibazio hori erabat galdu egiten da, ikasketa prozesuaren ezinbesteko pieza izanda.
                On-line ikastaroen alde; bai… baina bakoitzak bere aukeran. Oraingo honek ez dit informazio berri askorik eman, orain arteko nire ordenagailuekiko harremana oso ona izanda, aspaldi “txapuzeatzen” hasi bainintzen halako programa eta plataformekin. Baina argi daukat, interesa pizten duen gaia izanda, ikasketa biderako bikaina izan daitekeela.
Nagore Arbaiza.

sábado, 7 de diciembre de 2013

5.asteko 2.jarduera


Hona hemen nire egunerokotasunean erabilgarriak ditudan herramintak, ikasketa eta lanean laguntzen dizkidaten horiek.

ikusi eta komentatu!
jarrai nazazu:
facebook: Nago Ar
Twitter: https://twitter.com/NagoTamagotxi

jueves, 5 de diciembre de 2013

martes, 26 de noviembre de 2013

para reflixionar

"El sistema creo internet y la telefonía móvil, y con eso revoluciono la comunicación y el acceso a la información de una manera jamas vista en la historia. La gente, ha perdido sus inhibiciones delante de los aparatos pero no frente a las personas. No dialogar con los demás es un acto tolerable, pero no dialogar con uno mismo es un acto insoportable" (El vendedor de sueños, Augusto Cury)
¿Qué os sugiere?

4.ASTEA, 1.JARDUERA Ikaskuntza testuinguru ezberdinetan eta munduko jendeak eraikitako PLE ezberdinak aztertzea.



Ikaskuntza testuinguru ezberdinetan eta munduko jendeak eraikitako PLE ezberdinak aztertzea.


                Anitzak dira www-ak ematen dizkigun ikaskuntza eta hezkuntza aukerak; anitzak ere konpartitzen diren jakintzak. Horregatik oraingoan, jasotako helbide guzti horietatik hiru deskribatu eta horien gainean hausnartu egingo dugu, nire aldetik deigarri edo erakargarri izan dire hiru.

Lehen PLEa:
                Zein izan da honetan interesgarri iruditu zaidana?; berez, gida moduko zerbait dela, eta askotan, ezjakintasun horren aurrean horrelakoak aurkitzea oso eroso eta erabilgarri egiten zaigula.
                Elgg programari buruz ari da.
 
“Elgg es un marco de red social. Proporciona la funcionalidad necesaria para que pueda ejecutar su propio sitio de redes sociales, si públicamente (como Facebook) o internamente en una intranet en red (como Microsoft SharePoint). Para ejecutar Elgg, necesita tener su propio servidor web y una cierta cantidad de conocimientos técnicos - o acceso a alguien que hace, como un administrador de sistema”  (http://docs.elgg.org/wiki/Qu%C3%A9_es_Elgg)
                Orrialde honetatik interesgarri iruditu zaidana zera litzateke; sare sozialak kudeatzeko erreminta baten funtzionamendua azaltzen duela, eta pausoz pauso, egin beharrekoak adierazten dituela: hau sortzeko beharrezkoak diren pauso guztiak, eta baita hau kudeatuz lortu daitekeena.
                Interesgarria iruditzen zait publikoa zein pribatua izan daitekeenaren gakoa; azken batean, norberak erabaki dezake mundu osoan zehar konpartitu ala soilik lan egiten ari zaren taldearekin aritu. Horrela, norberak erabakitzen du ere identitate hori nori zabaldu.
                Anitzak dira plataforma eta Web 2.0 baliabideei buruz sortzen diren edo sortu daitezkeen dudak, horregatik interesgarria eta garrantzitsua deritzot honelako orrialdeak sortzea: guztiok izango gara irakasle eta ikasle; e-learningak bultzatzen duen konpartitze hori bultzatuko dugu.

Bigarren PLEa:
                Hasteko, Slidesharearen aldekoa naizela esan behar dut, horregatik agian deitu du nire arreta hurrengo PLEa; slideshare honen bidez, azalpenak era labur eta sintetiko batean azaltzen dituelako.
                Dinamikoa den PDF baten bidez, aurkezpen honek, webak ematen dizkigun aukera anitzen zerrendatzea egiten du, hortaz, gure esku geratzen da hauek ikertzearen nahia piztea; ikasten ikasteko gaitasun hori garatzea, eta informazioa tratatzeko gaitasuna indartzea besteak beste.
                Informazioa bilatzeko nahi hori piztearen aldekoa naiz ni; norberaren nahi eta interesak bilatzen saiatzen garenean, gure epe luzeko memoria horretan gorde egiten da; gure interesak asetzen dituen horrek, etorkizunerako beste interes baten pizgarri izan daitekeen moduan, eguneroko beharren erantzuna izan daiteke.
                Horregatik azpimarratzen dut PLE hau, ikasten ikasteko gaitasun horretan laguntzen duelako; neure aburuz, garrantzitsua den gaitasuna hain zuzen ere.
Hirugarren PLEa:
                Azken honekin, gaur egun m-learninga hartzen ari den garrantzia azpimarratu nahiko nuke: ez dira ezta 20 urte pasa gure komunikabide bakarra etxeko telefonoa genuenik. Orain ordea, gehienok, ordenagailua daramagu poltsikoan, beraz, jakintza asetze hori edozein lekutik eta edozein momentutan egin dezakegu: espazio eta denboraren barrera hori apurtu egin dugu. Hala ere, aldaketa hau arinegi joan da nire iritziz, eta gizarteak ezin izan dio estuki jarraitu, horregatik askotan handi geratzen zaizkigu teknologia berriak ematen dizkigun baliabideen kudeatzea.
 
                David Alvarezek sortutako blog honen bidez, baliabide berri hauei buruzko informazioa jasotzeaz gain, honen inguruko bestelako ariketak eta informazioa aurki dezakegu. Aurkezpen bat egiten digu, berak erabiltzen dituen erremintak aipatuz, eta ondoren, tutorial eta jarduerak ere eskuragarri uzten ditu, nahi duenak eta nahi duenean, honen inguruan sakontzeko.
                Gainera, beste bide batzuetatiko informazioa ere uzten du eskuragarri, hala nola, artikulu ezberdinak, adituen iritziak edota egongo diren kongresuak besteak beste. Hortaz, gaur eguneko joeren inguruan aritzeko eta hauetan bermatzeko aukera ematen duen blog-a dela uste dut.
 

 Jarrai nazazu:
Facebook: Nago Ar